Naiara Arnedo eta Ramon Agirre donostiarren 'Heisenberg' antzezlana, ostegunetik igandera ikusgai

Iazko abenduan Bilboko Arriagan estreinatu ondoren, Ttanttaka konpainiaren Heisenberg antzezlana Donostian ikusi ahal izango da. Bihartik igandera arte eskainiko dute Antzoki Zaharrean, eta sarrerak helbide honetan eskuratu daitezke.
Naiara Arnedo eta Ramon Agirre aktore donostiarrak dira protagonistak, eta Fernando Bernues da zuzendaria. Aldiz, hauxe da antzezlanaren sinopsia:
“Georgie Burns, 42 urteko emakume bat, eta Alex Priest, 75eko gizon bat, Londresko Saint Pancras geltokian ezagutuko dute elkar. Atzetik ikusita, Georgiek usteko du Alex bere aita dela (urtebete da hil zela) eta eroaldi ‘absurdo’ batean, musu emango dio garondoan. Topaketa berotzaile hori izango da biei bizitza aldatuko dien jolas zoragarri baten hasiera. ‘Heisenberg’ lanarekin, Simon Stephensek gizakion arteko konexioa zein zalantzatia eta komikoa izan daitekeen erakutsi nahi du”.