Auzitegi Gorenak GOe eraikinaren Plan Bereziaren alde egin du

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak baztertu egin du 2023ko martxoaren 30ean Donostiako Udalaren Plan Bereziaren aurka jarritako demanda, Basque Culinary Centerren GOe (Gastronomy Open Ecosystem) proiektuari bide ematen diona.
Ebazpen honekin, Manteoko GOe eraikinaren garapenaren bideragarritasuna berretsi du auzitegiak. Gogoratu behar da eragile eta norbanako ugariren kontrakotasun handia duen proiektua dela, Groseko berdegune bakarra suntsitu dutelako eraikina egiteko.