Dbusek 35 linea doituko du astelehenetik aurrera
Ospitaleen eremuan dituen bost geldialdien beharrean, bakarra egingo du aparkaleku ondoan, atzerapenak murrizteko.

Zerbitzu eraginkorragoa eta puntualagoa bermatzeko, astelehenik aurrera, hilak 24, doikuntza ezarriko du Dbusek Antiguatik Aieten barrena ospitaleetara doan 35 linearen ibilbidean. Hala, ospitaleen eremuan egun dituen bost geltokiak batu, eta bakarra jarriko dute aparkaleku ondoan.
35 lineak erabiltzaile askori ematen die zerbitzua hiriaren mendebaldea Miramon inguruarekin lotzen baitu. Ospitaleen eremuan egiten ari lanen ondorioz gero eta gehiago dira lineak dituen atzerapenak, eta, egoerak txarrera egiten jarrai dezakeela aurreikusita hartu dute erabakia. Neurri horren bidez, zerbitzuaren kalitatea hobetu nahi dute, puntualtasuna hobetu eta obren ondorioz erabiltzaileak izaten ari diren kalteak murriztuz.