Lilatoiak aldaketak eragingo ditu Dbusen zerbitzuetan igandean

Datorren igandean, otsailak 23, Lilatoia dela eta, 07:00etatik 13:00etara gutxi gorabehera, Erdialdeko eta Groseko hainbat kale moztuko dituzte, eta ondorengo aldaketak eragingo ditu Dbusen zerbitzuetan.
• 5.BENTA-BERRI, 16.IGELDO, 18.SEMINARIOA eta 25.BENTABERRI-AÑORGA:
07:00etatik 10:10era eta 11:15etik 13:00etara gutxi gorabehera, bukaerako geldialdia Okendo kalean egingo dute. Gipuzkoa Plazako geltokia eta Bulebarrekoa kenduko dira.
10:10etik 11:15era gutxi gorabehera, ibilbide bukaerako geldialdiak ondorengoak izango dira: 5L: San Martin kaleko 52an, Auzitegiaren aurrean. 16L-18L: Manterola eta San Martin arteko izkinan. 25L: San Martin 54.
Askatasunaren Hiribidea 31ko geltokiak, Okendoko 5ekoak, Gipuzkoa Plazakoak, Bulebar 17koak, Bulebar 19koak, Urbieta 6koak eta Urbieta 20koak ez dute zerbitzurik izango.
• 19.AIETE-BERA BERA:
09:20tik 10:10era eta 11:15etik 13:00etara gutxi gorabehera, bukaerako geldialdia Okendo kalean egingo du. Gipuzkoa Plazako geltokia kenduko da.
10:10etik 11:15era gutxi gorabehera, bukaerako geldialdia Lizarra kaleko 2an egingo du. Marianistetako geltokia, Easo 19koa, Okendokoa, Gipuzkoa Plazakoa, Urbieta 6koa eta Larramendikoa kenduko dira.
• 21.MUTUALITATEAK-ANOETA, 26.AMARA-MARTUTENE eta 28.AMARA-OSPITALEAK:
07:00etatik 10:10era eta 11:15etik 13:00etara gutxi gorabehera, bukaerako geldialdia Okendo kalean egingo dute. Bulebar 9ko eta Bulebar 13ko geltokiak kenduko dira.
10:10etik 11:15era gutxi gorabehera, Erdialderantz: ohiko ibilbidea egingo dute Santa Katalina Zubiraino iritsiko dira, han bukaerako geldialdia eginda. Okendoko geltokia, Bulebar 9koa eta Bulebar 13koa kenduko dira. Santa Katalina Zubira eta Foru pasealekura eramango dira.
Amara alderantz: Santa Katalina Zubitik aurrera, Frantzia pasealekutik, F.G. Lorcatik eta Lehendakari Agirre Zubitik jarraituko dute, Zuaznabar (geldialdia behin-behineko postean). Pio XIIan ohiko ibilbideak berreskuratuko dituzte. Bulebar 9ko geltokia, Bulebar 13koa, Urbieta 6koa, Urbieta 12koa, Urbieta 58koa, Mendeurrenekoa, Antso Jakituna 12koa, Antso Jakituna 28koa, Errondo 3 eta Errondo-Morlansekoa kenduko dira.
• 23.ERRONDO-PUIO eta 32.PUIO-ERRONDO:
10:10etik 11:15era gutxi gorabehera, bukaerako geldialdia Errondo 3an egingo dute (21 linearen geltokia). Easo Plazako geltokia, Urbieta 38koa eta Mendeurrenekoa kenduko dira.
• 8.GROS-INTXAURRONDO:
09:30etik 10:10era eta 11:15etik 13:00etara gutxi gorabehera, ohiko ibilbidea egingo du Okendo kaleraino eta Idiakez kalean egingo du bukaerako geldialdia. Bulebar 15ko geltokia eta Askatasunaren Hiribidea 15ekoa kenduko dira.
10:10etik 11:15era gutxi gorabehera, Mirakruz 14an egingo du bukaerako geldialdia. Hortik 31 linearen geldialdiak egingo ditu, Jaialairaino, eta han ohiko ibilbideari ekingo dio. Bulebar 15ko geltokia, Askatasunaren Hiribidea 19koa, Iparragirrekoa, Zurriolakoa, Groseko Anbulatoriokoa eta Nafarroa Hiribidea 34koa kenduko dira, eta Mirakruz kalean egingo ditu geldialdiak (31 linearen geltokiak).