Fanzine ikastaroa antolatu du Bagerak, «euskarazko sormen espresioa bultzatzeko»
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak fanzine ikastaroa antolatu du, martxoaren 18tik apirilaren 8ra, “euskarazko sormen espresioa bultzatzeko” helburuarekin. Parte hartzaileek euren fanzine propioa sortzeko aukera izango dute bertan; saioak astearteetan izango dira, 18:00etatik 20:00etara.
Irakasleak Maider Leturiaga, Esti Unanue, Ainara Alkorta eta Ainara Azpiazu izango dira, denak fanzineen arloan adituak. 35 euroko prezioa du ikastaroak, eta izena emateko epea martxoaren 12ra arte egongo da zabalik; izena emateko, Bageraren webguneko galdetegia bete behar da.