Suhiltzaileentzako Norbera Babesteko Ekipamendu berriak erosiko ditu udalak

Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du hiriko suhiltzaileentzako Norbera Babesteko Ekipamendu (NBE) berriak erosteko kontratazio espedientea, erreskate teknikorako eta trafikorako peto-praken hornidurarako kontratatzeko espedientea. 34.122 euroko gehienezko urteko aurrekontua du espedienteak, eta beharrezkoak diren eskaerak egiteko epea urtebetekoa da.
Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuko (PSISZ) langileek suteak itzaltzeko eta erreskate teknikorako jantziak, oinetakoak eta gainerako babes osagarriak behar dituzte. Trafiko istripuetan pertsonak erreskatatzeko esku hartzeetan, babes jantziak suteak itzaltzekoak baino arinagoak eta erabilgarriagoak dira. Hori dela eta, petoak erosiko ditu udalak, horretarako prestatutako jakak baitituzte.