Maria Jose Babarin izendatu dute Gipuzkoako Entzutegi Probintzialeko buru
Euskalduna eta justizia elebidunaren defendatzailea donostiarra, justiziaren digitalizazioan eta biktimen arretan sakontzea du asmoen artean.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren osoko bilkurak Gipuzkoako Entzutegi Probintzialeko lehendakari berri izendatu du Maria Jose Barbarin (Donostia, 1971) magistratua. Ibilbide profesionalean, Irungo Lehen instantziako eta instrukzioko 2 zenbakidun epaitegiko arduraduna, Irungo epaitegietako dekanoa, Donostiako Zigor Arloko 5 zenbakidun epaitegiko magistratua eta 2005etik Gipuzkoako Entzutegi Probintzialeko lehen sekzioko magistratua izan da, eta aurrerantzean bera izango da epaimahaiko buru.
Magistraturaren Elkarte Profesionaleko kidea da, euskalduna eta justizia elebidunaren defendatzailetzat jotzen du bere burua. Bere helburuen artean, justiziaren digitalizazioa eta biktimen arretan, bereziki, genero indarkeriarenak, sakontzea da.
Halaber, 2013. urtetik Botere Judizialaren Batzorde Nagusiko Etxe barruko indarkeriaren aurkako Behatokiko kide da, eta Botere Judizialaren ordezkari gisa, indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko Emakunderen jarraipen-batzordeko kide. Horrez gain, Barbarin Zuzenbide Penaleko irakaslea da Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean.