Violeta Quilesek ere agur esan dio denboraldiari
Murtziako jokalaria ekainean iritsi zen Realera, eta aurreko lotailu gurutzatua hautsita geratzen diren partidak galduko ditu.

Albiste txarrak berriro ere Jose Luis Sanchez Verak gidatzen duen emakumezkoen Realarentzat. Violeta Quiles jokalariak min hartu du eskuin belaunean aste honetako entrenamendu batean. Klubak gaur baieztatu du belaun horretako aurreko lotailu gurutzatua hautsi duela. Proba osagarriak egin ondoren, aukerarik onena ebakuntza egitea dela adierazi dute. Datozen asteetan egingo diote ebakuntza Donostiako Poliklinikan.
Ekainean amaitzen zaio kontratua, eta, beraz, ez dakigu txuri-urdinez berriz jantzi ahal izango den. Reala ez da zorterik izaten ari lesioei dagokienez. Urtarrilean, Manuela Vanegasek agur esan behar izan zion denboraldiari.
Quiles ez zen uste bezain protagonista izaten ari. Hamaika partida jokatu ditu, eta zazpitan titular izan da, guztira 552 minutu jokatuta.