Abisu horia iragarri dute, olatu handiak direla eta
Olatuak, Pasealeku Berrian.Joseba Parron San Sebastian Donostiako Udalak jakinarazi duenez, abisu horia ezarri dute datozen orduetarako, olatu handiengatik. Hori dela eta, Pasealeku Berria itxita egongo da larunbatean, goizeko bostetatik seietara, Argazkilarien Elkartearen egoitzatik aurrera. Eta, neurri bera hartuko dute igandean, goizeko bostetatik zazpietara eta arratsaldeko bostetatik zortzietara.


