Elene Guridik 2027ra arte berritu du
22 urteko oñatiar gaztea ezinbesteko zutabea da talde txuri-urdinean, aurreko denboraldian lehen taldearekin debuta egin ostean.

Reala eta Elene Guridi akordio batera iritsi dira erdilariaren kontratua 2027. urtera arte luzatzeko. 22 urteko oñatiar gazteak pasa den denboraldian egin zuen debuta maila gorenean, eta azken hilabeteetan ligan errendimendu handia lortu ondoren, Realak pauso bat eman du harrobiko jokalariaren alde eginez.
Berarentzat ametsa da elastiko txuri-urdina janztea. “Oso pozik nago. Hau niretzako amets bat da, txiki-txikia nintzenetik nirekin daramadana. Amets hau bi urte gehiago luzatzen dela ikusteak poz handia ematen dit”, adierazi du. Berarekin batera, Maider Castillo emakumezkoen futbol arduraduna egon da.
Astearen hasiera ez da ona izan nesken talde txuri-urdinarentzat, atzo Violeta Quilesek aurreko lotailu gurutzatuan lesio larria izan ostean, baina Guridiren berritzea albistea ona izan da.