Fama eta Intxaur Txiki konpartsek irabazi dute Inauterietako Jantzien Diseinuen Saria

2025eko inauterietako konpartsak aurkezteko ekitaldia egin zuten ostiral gauean Illunben, baita Inauterietako Jantzien Diseinuen VI. Saria banatu ere. Bi konpartsek irabazi zuten saria, ex aequo: Famak Soñando con caballos gaiarekin eta Intxaur Txikik El show de Bob Mackie gaiarekin. Bigarren postuan, Eureka konpartsa gelditu zen, ¡Viva Canarias! gaiarekin eta, hirugarrenean, Alegra de Altza, Pinceladas de Alegría-rekin.
Donostiako Festak udal erakundeak ematen du sari hori, Garbera merkataritza zentroaren babesarekin eta San Sebastian Shops erakundearen laguntzarekin. Sari gisa, Donostiako oihal dendetan erosteko 2.000 euroko txartela eman zieten irabazleei eta 1.000 euroko txartel bana bigarrenari eta eta hirugarrenari.