Inauterietako karrozen desfilea, iruditan

Donostia Momo Jainkoarena da egunotan, eta inauterietako jai giroan murgilduta daude donostiarrak. Atzo, inauterietako larunbatean, goizean goizetik nabaritu zen jai giroa hirian, eta arratsaldean heldu zen askok urte osoan zehar itxaroten duten une maitatua: karrozen desfile nagusia.
Hain zuzen ere, 17:01ean Bulebarretik hasita, 26 konpartsek desfilatu zuten Erdialdeko kaleetatik, ordena honetan: Alegria de Altza, Thamessis, Karmelo Txiki, Intxaur Txiki, Santa Barbara, Salai, Lagun Artea, Mystic, La Salle, Showtime, Mi Nuevo Potosi, Lezoko Eztandak, Alegria Venezolana, Erriberatarrak, Furius, Fantasy, Aitor Ikastola, Eureka, Fama, Boveda, Coco Dance, Txasiss, Toxic, Gurea, Titanes eta Odissey. Gaur (hilak 2), bigarren desfilea egingo dute karroza horiek, ordu berean eta leku beretik abiatuta.
Jarraian, Asier Gonzalez de San Pedro argazkilariak egindako irudi bilduma ikus dezakezue:



































