3,7 milioi euro bideratuko dituzte Gizarte Larrialdietarako diru laguntzetara

Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak Gizarte Larrialdietarako diru laguntzak emateko irizpideak onartu ditu, baita 2025erako 3.728.741 euroko aurrekontua onartu ere. Hala ere, Eneko Goia alkateak zehaztu du diru kopuru hori irekia dela, eta eskaeren arabera egokituko dutela.
“Diru laguntza izaera duten eta ez aldizkakoak diren prestazio ekonomikoak dira”, nabarmendu du alkateak. Hau da, diru laguntzak ohiko edo ezohiko gastuei aurre egiteko nahiko baliabiderik ez duten pertsonentzat dira.