Abian da Kontadoreseko udaberriko laborategien izen ematea
Bederatzi kultur laborategi antolatu dituzte gazteentzat, martxoaren 11n hasiko dituzte.

Bidebietako Kontadoresek gazteei zuzendutako bederatzi ikastaro prestatu ditu. Martxoa eta ekaina bitartean aurrera eramango dituzte, eta, guztira, 85 ikaspostu daude. Antolatzaileek gazteen interesak, beharrak eta zaletasunak kontuan hartu dituzte gaiak aukeratzean eta prezioa ere “haien poltsikora” egokitu dute.
Honakoak dira eskainitako ikastaroak:
- Dancehall. Martxoaren 11tik ekainaren 17ra, astearteetan, 18:30etik 20:00etara. Andrea Vitoriak dinamizatua. Gehienez, hamabost pertsona. Prezioa: 18-24 urte: 29,3 euro; 25-30 urte: 32,2 euro.
- Argazkilaritza analogikoan hastapenak. Maiatzaren 8tik ekainaren 5era, ostegunetan, 17:30etik 20:00etara. Flash kolektiboko Paula Andionek eta Eneko Miguelezek dinamizatua. Gehienez, zortzi pertsona. Prezioa: 18-24 urte: 21,9 euro; 25-30 urte: 24 euro.
- LABO: argazkilaritza esperimentala. Apirilaren 2tik ekainaren 4ra, asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara. Nagore Legorretak dinamizatua. Gehienez, hamar pertsona. Prezioa: 18-24 urte: 35 euro; 25-30 urte: 38,4 euro.
- Zinema esperimentala. Apirilak 11, ostirala, 17:00etatik 21:00etara. Sergio Harok dinamizatua. Gehienez, hamabi pertsona. Prezioa: 18-24 urte: 6 euro; 25-30 urte: 6,6 euro.
- Sorgin bilkura. Maiatzaren 16tik ekainaren 20ra, ostiraletan, 17:30etik 19:30era. Jone Tabernak dinamizatua. Gehienez, hamar pertsona. Prezioa: 18-24 urte: 18 euro; 25-30 urte: 19,8 euro.
- Zeramika mobida: zeramikazko artefaktuen ikerketa laborategia. Martxoaren 14tik ekainaren 6ra, ostiraletan, 17:30etik 20:00etara. Jone Zubizarretak dinamizatua. Gehienez, hamar pertsona. Prezioa: 18-24 urte: 50 euro; 25-30 urte: 55 euro.
- Bidaia bat antolatu. Maiatzak 8, osteguna, 17:30etik 20:30era. Julen Arrietak dinamizatua. Doan.
- Lan mundura sarrera. Ekainak 10 eta 17, asteartea, 18:00etatik 19:30era. BATZENek dinamizatua. Gehienez, lau pertsona. Doan.
- Ziklikoak gara: hilerokoaren zikloa ezagutzen. Martxoak 19, asteazkena, 18:00etatik 20:00etara. Loregorriko Maddalen Aristegi Sanchezek dinamizatua. Gehienez, zortzi pertsona. Prezioa: 18-24 urte: 3 euro; 25-30 urte: 3,3 euro.
Bidai bat antolatu lantegia Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Gazteak programarekin elkarlanean aurrera eramango dute, eta Lan mundura sarrera saioak, berriz, BATZEN ekimenarekin. Formakuntza soziolaborala 16 eta 23 urte arteko gazteei bideratua dago.
Oro har, 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduak dira eta hirian erroldatutakoek dute lehentasuna. Edonola, 18 urtez azpikoek eta 30 urtez gorakoek ere parte hartzeko aukera izango dute, egokia dela joz gero eta plaza libreak egonez gero.
Informazio gehiago izan eta izena emateko hemen.