Herrerako zubibideko arkuen ingurua zaharberrituko dute

Herrerako zubibideko arkuen ingurua konpontzeko eta zaharberritzeko proiektua onartu du Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak. 299.989 euroko aurrekontua du proiektuak, eta 21 asteko egikaritze epea.
Helburua da Herrerako zubibidearen inguruko harrizko hormako arkuak eta hormak konpontzea eta zaharberritzea, eta Herrera pasealekuko harri hormako hormatxoa eraistea, baita hormigoi armatuzko balkoia eta baranda eraistea ere. Tarte osoan hormigoi armatuzko galanda berri bat egingo dute, urak biltzeko areka berri bat, eta udal argiteriaren sarea ordezkatuko dute. Era berean, Eneko Goia alkateak nabarmendu du “puntu beltz gisa ezagutzen den gune hori hobetzea” ere badela esku hartzearen helburua, “segurtasunaren ikuspegitik”.