Venezuelako egoeraren inguruko hitzaldia antolatu dute Altzan, Glenna Cabello kontsularekin

Venezuelako Bolibartar Errepublikak Bilbon duen kontsulatuko buruak, Glenna Cabellok, hitzaldia eskainiko du ostegunean (hilak 6) Altzan. Zehazki, Altzania Kultur Elkartean izango da (Larratxo pasealekua, 20), 18:30ean.
Venezuela jo puntuan izango da hitzaldiaren izenburua, eta herrialde hegoamerikarrak bizi duen egoeraren inguruan arituko da kontsula, egoera ulertzeko gakoak ematearekin batera. Era berean, “guk zergatik egiten dugu Venezuelarekin bat?” galderari erantzuten saiatu da. Berriki, antzeko hitzaldiak eskaintzen aritu da Cabello beste udalerri batzuetan, hala nola, Errenterian eta Bilbon.