Urrezko Sardina Super Amara supermerkatuari eman diote
Momo jainkoa, 2025eko inauterietan. Donostia Kultura Donostiako inauterietako konpartsek erabaki dute 2025eko Urrezko Sardina Super Amara supermerkatuari ematea, “urtez urte inauterien konpartsei eta Donostiako inauteriari eskainitako laguntzagatik”. Latorrizko Arrain Hezurra, ordea, saridunik gabe geratu da.


