Bidebietan konorterik gabe topatu zuten gizonaren heriotza ikertzen ari da Ertzaintza

Pasa den larunbateko goizaldean, gizon bat konortea galduta eta zaurituta topatu zuten Bidebietako Kontadores gunearen ondoan. Anbulantzian Donostia Ospitalera eraman zuten, baina han zendu zela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Gertaturikoa argitzeko, Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du.
Hainbat hedabidek adierazi dute Nicomedes Lopez dela hildakoa. Bidebietan eta ostalaritzako sektorean ezaguna zen.