Donostiako Udalak doan jasoko du Aemet erakundearen Intxaurrondoko egoitza

Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak pasa den astean adostu zutenaren arabera, Donostiako Udalarena izango da Intxaurrondoko Etxaide Borda eraikina (Parada baserria, 48). Lagapena doakoa izango da.
Espainiako Estatuko Meteorologia Agentziaren (Aemet) Euskal Herriko Lurralde Ordezkaritzaren egoitza izan zen urte luzez, 2015ean ixtea erabaki zuten arte. Ordutik, eraikina utzita egon da, eta hainbat sute izan dira egoitzaren barruan.
Pasa den abenduan, Espainiako Ministroen Kontseiluak eraikina partzialki botatzea onartu zuen, eta otsaila erdialdean hasi ziren botatzen, hormigoizko egiturak mantenduta.