Motor gidari bat arin zauritu da Donostia Ospitaleko biribilgunean, auto batekin talka eginda

Gaur 06:30 inguruan istripu bat gertatu da Donostiako ospitaleko biribilgunean, aparkalekuaren ondoan. 49 urteko motor gidari batek auto batekin talka egin du, eta ospitalera eraman dute zauri arinekin. Polizia gertaturikoa ikertzen ari da.