Donostia tentsio handiko eremu izendatzeko prozedura hasi du Eusko Jaurlaritzak
Erabakia justifikatzen duten azterketak eta memoria publiko egingo dira eta interesdunek 20 eguneko epea dute beren alegazioak aurkezteko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur argitaratu du Donostia tentsio handiko eremu izendatzeko prozeduraren hasiera. Erabakia justifikatzen duten azterketak eta memoria publiko egingo dira eta interesdunek 20 eguneko epea dute beren alegazioak aurkezteko.
Iazko azaroaren 8an Donostiako Udalak eskaera ofiziala egin zio Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailari abian jar zezan. Hala, izapidea martxan jarriko duen Gipuzkoako hirugarren udalerria da Donostia, Errenteria eta Irun ondoren.
Izendapen horren bitartez, udalak ohiko etxebizitzarako alokairuaren prezioen arautzea du helburu. Batik bat, azken urteotan areagotu diren alokairu igoerak ekiditea bilatzen du, baina, udal agintariek zenbaitetan azaldu izan dutenez, udalean argi dute legedia ez ezik, bestelako tresnak ere erabili beharko dituztela etxebizitzaren aferari irtenbide bat topatzeko.