NATOren kontrako elkarretaratzea egingo dute

39 urte dira gaur Espainiako Estatuak NATOn jarraitu nahi zuen ala ez erabakitzeko Erreferenduma egin zenetik. Hego Euskal Herrian “ezezko biribila” eman zitzaion aliantza atlantikoari, eta, horregatik, gaurko elkarretaratzea antolatu du Askapenak, NATOren aurka eta “gerra inperialisten” aurka.
Askapenak salatu duenez, “burgesia europarra, frantsesa eta espainiarra gerrarako prestatzen ari dira” eta horren adierazgarri da gastu militarraren igoera. 2024ean, 60.000 miloi euro inguru igo da Espainiako gastu militarra; azken, hamarkadan hirukoiztuz.
NATOren eta inperialismoaren aurkako borroka “berraktibatzea” eta “internazionalismoa berrantolatzea” beharrezkoa dela uste du Askapenak: “Inperialismoaren, aliantza atlantikoaren eta gerraren terrorismoaren aurrean, ekidistantzia eta bakezaletasun abstraktu oro arbuiatu behar da. Gure kontsigna ‘gerra inperialistari gerra’ da”.
Elkarretaratzea gaur arratsaldean izango da, 19:30ean Bulebarrean Ofentsiba inperialistaren aurrean, Euskal Herriak NATOri EZ! lelopean.