Udaleko Gizarte Ekintzako langileek hirugarren lanuztea egingo dute bihar
Gizarte Ekintzako bulegoen aurrean elkarretaratzea egingo dute, 10:30ean, eta ondoren, manifestazioa.

Donostiako Udaleko Gizarte Ekintza saileko langileek elkarretaratze berri bat egingo dute bihar goizean. Otsailaren 27tik ostegunero mobilizatu dira beren lan baldintzen eta zerbitzuaren hobetzea aldarrikatzeko.
Auzoetako zortzi zentroak itxiko dituzte 10:00etatik 12:00etara bitartean, eta Urdaneta kaleko Gizarte Ekintzako bulegoan elkarretaratzea egingo dute, 10:30ean. Ondoren, manifestazioa.
Datorren astean egingo dute azken lanuztea eta hilaren 27an greba aurrera eramango dute. Saileko batzordeak (ELA, LAB, CCOO, ERNE eta ESAN) deitu zituen azken urteetako gainbehera salatzeko. Langileek egitura eta antolakuntza beharren azterketa egitea nahi dute, neurriak hartu ahal izateko. Besteak beste, baliabide material gehiago, profesionalen araberako arreta ratioa murriztea edota pertsonen beharrei lehentasuna emango dien kudeaketa ezartzea nahi dute.