Gaurko egunez, duela 60 urte, RNEk emisioa eten zuen, Donostiako sabotaje ekintza batengatik

Gaurko egunez, duela 60 urte, 1965eko martxoaren 13an, ezezagun talde batek sabotaje ekintza bat egin zuen Radio Nacional de España (RNE) irrati kateak Donostian zituen instalazioetan. Horren ondorioz, erregimen frankistaren mende zegoen irratiak emisioa eten behar izan zuen gau osoan zehar, ezezagun talde horrek jarritako lehergailuaren eztandak uhinen igorpena galarazi baitzuen. Argia hedabideak eman du efemeridearen berri, bere Efemerideen kanalean.
Gogoratu behar da Radio Nacional de España Millan Astray legionarioak eratu zuela 1936ko gerran, matxinatu frankisten komunikazio eta propaganda organoa izateko, eta, ondoren, diktaduraren komunikabidea izan zela. Egun, Espainiako irrati publikoa da.