Ondas saria eskuratu du 'Mare' podcastak
Lan esperimental onenaren atalean saritu dute Inko Martin eta Maider Uriarteren lana, hizkuntza koofizialen atalean ere hautagaia zen.

Inko Martin eta Maider Uriarte donostiarren Mare podcastak lan esperimental onenari Ondas saria jaso du. Zehazki, “narrazio formatu berritzaile bati esker, entzulea ozeanoen soinu munduan murgiltzeko gaitasuna” nabarmendu du epaimahaiak. Dibulgazioa eta sormen artistikoa uztartzen ditu eta ingurumenaren kontzientzia eta dibulgazio zientifiko ozeanikoa sustatzea du helburu, itsasoarekin zerikusia duten pertsona eta espezieak ezagutaraziz gizarteari. Bi izendapen zituen lanak hizkuntza koofizialen atalean ere hautagaien artean baitzegoen.
Asteazken arratsaldean ezagutarazi zituzten 2025eko Podcasten Ondas Sari Globaletako irabazleak; sari banaketa, berriz, uztailaren 9an egingo dute Madrilen.
EITBren GUAU plataforman entzungai da Mare podcasta eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du.