Bertan behera utzi dute Renfen eta Adifen aurreikusitako greba

Renferen eta Adifen sindikatu nagusiek (Semaf, CCOO, UGT, CGT, SF-I eta SCF) zazpi greba egun deituta zituzten, gaurtik, hilaren 17tik, hasita. Gauerdian zen hastekoa lehenengo greba eguna, baina sindikatuek (CGTk izan ezik) hainbat akordio erdietsi dituzte Espainiako Garraio eta Mugikortasun Jasangarrirako Ministerioarekin, eta greba bertan behera utzi dute, hasi baino lau ordu lehenago.
Martxoaren 17an, 19an, 24an, 26an eta 28an eta apirilaren 1ean eta 3an ziren greba egunak egitekoak, ministerioari leporatuta Rodalies eta Renfe Aldiriak enpresa publikoetako 2023ko akordioak ez betetzea. Lehenengo bost greba egunetan, Renfek estatuan programatutako 4.260 trenetatik ia 1.400 tren (1.383), abiadura handiko eta distantzia luzeko 428, distantzia ertaineko 955 eta merkantziak eramaten dituzten 740 ziren bertan behera uztekoak.