Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Donostian egin du bere 45. Batzar Orokorra

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) bere 45. Batzar Orokorra egin zuen larunbatean (hilak 15), Donostiako Gaztegunean. Bertan, Ortzadar LGBT eta Kukulaisi elkarteak “eskubide osoko EGK-ko kide” bihurtu ziren, erakundeak ohar batean azaldu duenez.
Horrez gain, 2024ko EGK-ko memoria orokorra eta 2025eko EGK-ko plangintza, aurrekontua eta ekintza plana aurkeztu eta onartu zituzten batzarrean, baita EGK-ko III.Berdintasun Plana onartu ere.
Era berean, hurrengo bi urteetarako Batzorde Iraunkorreko kideak aukeratu zituzten: presidentea Iratxe Uriarte (Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakundea) izango da, diruzaina Ainhize San Andres (Uzturre Gazte Bilgunea) eta batzorkideak Naia Uribarri (Euzko Gaztedi), Antonio Dual (Kaledor Kayiko), Julen Arruabarrena (Lurgorri) eta Itziar Moreno (Cruz Roja Euskadi).