Donostiako suhiltzaileek langile falta salatu eta lan baldintza hobeak eskatu dituzte

Donostiako Suhiltzaileen Zerbitzuko (SPEIS) langileek mobilizazioak abiatuko dituzte, langileen gabeziak eta lan baldintzen prekarietatea salatzeko. Nahiz eta txanda bakoitzean hamalau suhiltzaile egon behar diren, egunotan hamaika suhiltzaile bakarrik egoten dira Donostialdean, 265.000 biztanleri zerbitzua emateko.
Donostia ez ezik, Pasaia, Hernani, Usurbil, Urnieta, Lasarte eta Astigarraga herrietako beharrei erantzuteko, suhiltzaile kopurua handitzea eskatu dute. Izan ere, egungo gabeziek segurtasun arazoak sortzen dituzte, eta horrek ez du bermatzen herritarrei kalitatezko zerbitzua ematea.
Suhiltzaileen kolektiboak hainbat ekimen iragarri ditu egoera salatzeko. Hala nola, elkarretaratzeak suhiltzaileen parkean, Eneko Goia alkatearekin bilera eta salaketa aurkeztea Lan Ikuskaritzan. Hala ere, orain arte egindako negoziazioetan lortutako aurrerapenak ez dira nahikoa izan, eta suhiltzaile taldea handitzea eta lan baldintzak hobetzea exijitu dute.
2023tik borrokan
Langileek 2023ko abuztutik salatu dituzte suhiltzaile taldearen gabeziak, eta urtebete igaro den arren, ez da aurrerapenik egin. Langileek 2023ko udan egin zituzten lehendabiziko mobilizazioak. Ordutik, hainbat aldarrikapen egin dituzte. Esaterako, txanda bakoitzean gutxienez hamalau suhiltzaile egotea. Hala ere, Donostiako Udalak ez du neurri konkreturik hartu egoera hobetzeko.
Suhiltzaileen kolektiboak kritikatu dute egoera “ez dela aldatu” eta “mobilizazioak abiarazi dituztela” aldarrikapen horiek aurrera eramateko.