Haizearen Orraziko plaza urrirako birgaituta egotea aurreikusten du udalak

Donostiako Udalak onartu du Moyua-Harri 2024/047 aldi baterako enpresa elkarteari adjudikatzea Haizearen Orraziaren plaza birgaitzeko lanen kontratua. Aurrekontua 1.157.356 eurokoa, eta sei hilabeteko epea ezarri dute obra egiteko. Horiek horrela, urrirako plaza birgaituta egotea aurreikusten du udalak.
Segurtasun eta irisgarritasun baldintzak bermatzeko sistema sortuko dute Haizearen Orrazian. Kultura Ondasun gisa kalifikatua egoteak, Monumentu Multzo kategoriarekin, jatorrizko proiektuaren funtsa berreskuratuko duen proiektu bat ahalbidetzen du multzo osoan.
Mendi magala egonkortzeaz gain, esku hartze orokorrak honako hauek dira: granitoa garbitzea, plataforma irisgarritasun irizpideetara egokitzea, sarbide plazatxoaren proiektua, landaredi proiektua, argiztapen proiektua eta saneamenduaren hobekuntza.
Beste esku hartze puntual batzuk ere aurreikusten ditu proiektuak. Hala nola, bankua kentzea, berreraikitzea, metalezko estalkiak aldatzea, pitzatutako piezak ordeztea edo konpontzea eta behin-behineko hesia kentzea.