Udaltzaingoaren barruan izandako sexu jazarpenaren ikerketa itxi dute, salaketarik gabe
Ofizialen kategoriara igo dute ustezko sexu jazarpenak egitea egotzi zioten Udaltzaingoko ofizialordea.

Asteleheneko udal batzordeetan, Martin Ibabe Segurtasun zinegotziak adierazi zuen “salaketarik gabe” itxi dutela Udaltzaingoaren barruan izandako sexu jazarpenaren ikerketa. “30 agenterekin baino gehiagorekin harremanetan jarri dira, eta deia eskertu dute, baina horietako inork ez du salaketarik jarri”, azaldu zuen Ibabek.
Horrela ere, gutxienez bi salaketa anonimo jaso dituztela baieztatu zuen Segurtasun zinegotziak. Udalak Berdintasun, Jazarpen eta Bizikidetza protokoloen bidez jaso ditu salaketa horiek. Horren aurrean, batzorde bat sortu dute salaketak aztertzeko.
Bestalde, El Diario Vasco egunkariak argitaratu duenez, ofizialen kategoriara igo dute ustezko sexu jazarpenak egitea egotzi zioten Udaltzaingoko ofizialordea.