San Martin kaleko errepide zati baten zola konponduko dute
Udalak aurreikusi du ziurrenik bihar bertan, hilak 20, hasiko dituztela sei bat astez luzatuko diren lanak.

San Martin kaleko errepide zati bateko zola konponduko du udalak. Errepidearen norabidea aldatzean, autobus erreia lekuz aldatu zutenez, kale horretako azken zatia asko hondatu da eta ibilgailu astunak jasateko prestatzea behar du. Hala, eremua berriro asfaltatzeaz gain, azpiko zorua hobetuko dute autobusen joan-etorriari eusteko erresistentzia eta trinkotze ezaugarriak izan ditzan.
Lanei laster ekingo diete, udalak ziur aski bihar bertan, hilak 20, hasiko direla aurreikusi du, eta sei aste inguru iraungo dute. 48.368,12 euroko kostua dute.
Obra egin ahal izateko, autobus geltokiak aurreko etxadian jarri dituzte, eta bidegorria itxita egongo da amaitu artean.