1.193 toldo zozkatu dituzte

Gaur eguerdian, hiriko hondartzetako toldoen zozketa egin dute Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan. Gipuzkoako Kostalderako Probintzia Zerbitzuak udalari ezarritako mugak baldintzatu du zozketa. Hain zuzen ere, Kontxako hondartzan aurreikusitako 440 toldoetatik 150 kentzera behartu dituzte. Itsasertzarekiko sei metroko tartea mantendu behar da itsasgoran, eta zaila zen horri eustea, bereziki marea bizietan edo denboraleetan.
Kontuak kontu, datozen hiru urtetarako 1.193 toldo zozkatu dituzte, eta horietatik 28 mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako dira. Guztira, 1.747 pertsonak eman zuten izena, horietatik 21 mugikortasun arazoak dituzten sailerako. Hondartza bakoitzaren datuei dagokienez, 240 toldo zozkatu dituzte Zurriolan, 290 Kontxan —440 ziren orain arte—, eta 424 toldo, 82 karpa eta 157 eguzkitako Ondarretan.
Astelehenetik aurrera, toldoen aukeraketa abiatuko dute, eguneko 60 pertsonak eta zozketaren ordenari jarraituz.