Ekialdeko Barrutiko batzarrak aho batez onartu du alkatearen agerraldi eskaera

EH Bilduk proposatuta, Ekialdeko Barrutiko batzarrak (Altza, Intxaurrondo eta Bidebieta) aho batez onartu du Eneko Goia alkatearen agerraldi eskaera. Ostegun arratsaldean egin zuten batzarra eta bertara eraman zuen proposamena oposizioko alderdiak, goizean udaletxean agerraldia egin ostean.
Barrutiko EH Bilduren ordezkari Garbiñe Alkizak eta Zigor Etxeburuak azaldu dutenez, Goiaren agerraldi eskaera egin dute, beharrezkotzat jotzen dutelako alkateak “azalpenak” ematea: “Barrutiko batzarrak udal gobernuari proposatu zion diru sail bat jartzea, barrutiak bere langile talde propioa edukitzeko. Aspaldiko eskaria da, barrutiko kideok ikusten dugulako eraginkortasun, efikazia eta efizientzia aldetik asko dagoela hobetzeko eta horretan laguntzeko beharrezkoa dela langile propioak edukitzea. Hori akordio batean jaso zen, batzarrak onartu zuen eta udal gobernuari luzatu zitzaion, baina ezezkoa eman zuen, eta azalpen bakarra izan da beste lehentasun batzuk dituela”.
Ezeko horrek batzarrean “sumindura handia” sortu zuela diote EH Bildukoek eta, horregatik, gerraldi eskaera egitea erabaki zuten: “Batzarrak aho batez onartu du hori eta, beraz, maiatzeko bazarrean alkatea etortzea espero dugu eta ezezkoaren inguruko azalpenak ematea, baita barrutiko kideok esateko duguna entzutea ere”.