Israelekin harremanak eteteko eskatu dute beste behin
Ehunka herritarrek bat egin dute Palestinarekin Elkartasunak atzo egindako manifestazioan.

Ehunka lagunek bat egin dute Palestinarekin Elkartasunak ostegun iluntzean deitutako manifestazioarekin. Israel genozida. Palestinar erresistentzia aurrera zioen pankarta atzean Erdiguneko kaleetan barrera egindako mobilizazioan berriro eskatu dute Israelekiko harremanen etetea eta palestinarrei babesa berretsi diete dozenaka donostiarrek.
Israelek su etena amaitu zuen astearte goizean azken hilabeteetako “erasorik hilgarriena” eginez, eta Israelgo presidente Benjamin Netanyahuk ohartarazi zuen hasiera besterik ez zela, erresistentzia suntsitu arte genozidioak jarraituko zuela. Alegia, “garbiketa etnikoa bururaino eraman nahi du Israelek”.
Irakurritako idatzian gogoratu dute aste honetako gertakariak ez direla berriak. Urtarrilaren 19an akordioa sinatu zutenetik, Israelek 150 palestinar baino gehiago hil ditu Gazan, martxoaren 2tik aurrera uraren eta argindarraren hornidurak moztu ditu eta laguntza humanitarioa blokeatu du. Halaber, Gaza okupatzen jarraitzen dute eta eremua hustu eta eremu turistiko bilakatzeko planak aurkeztu dituzte. Hori gutxi balitz, Zirsjordaniako egoera ere larria da. Hamarnaka pertsona hil dituzte, 60.000 lekualdatzera behartu, eta etxeak, osasun zentroak edota eskolak suntsitu dituzte.
Horren aurren, herri palestinarrari eta bere erresistentziari “babes irmoa” erakutsi eta egoera honen erantzuleen aurkako borroka “indartu” behar dutela berretsi dute. Gatazka Israelen izaera “kolonial, arrazista eta espantsionistaren fruitu” izanik, “auzitan jarri” behar dira bai “Israelen existentzia bera” baita “bere ideologia sionista” ere. Basakeria horrek, ordea, mendebaldeko konplizitatearekin egiten dira. “Ez gara soilik AEBetako presidente sadiko baten babesaz ari, baizik eta AEBetako eta Europako gobernu, alderdi eta enpresen babesaz. Baita Euskal Herrian bertan ere”. Horregatik konplize guztien aurka borrokatzea eta harreman oro eteteko presio egitea herritarron “eginkizuna” dela zehaztu dute. “Argi izan behar dugu borroka hori ez dela Israelen konplize diren instituzioetatik edo nazioarteko komunitate deiturikoaren auzitegietatik etorriko. Borroka hori herri guztietako langileon eginkizuna da eta horretarako antolakuntza internazionalista indartzea dagokigu”.
Palestinarekin Elkartasuak atzo egin zuen bere mobilizazioa eta bihar, berriz, Gernika Palestina plataformai berea egingo du. Beste manifestazio batera deitu du, Alderdi Eder eta Sagues artean, 17:30ena.