XXXI. dFeria jaialdiak errekor historikoak hautsi ditu
17.749 ikusle eta 152 profesional atzerritar bildu dira Donostian.

dFeriak 2025ean bere XXXI. edizioa aurrera eraman du eta errekor guztiak hautsi ditu: 17.749 ikusle, 700 profesional akreditatu baino gehiago eta 33 konpainiaren parte hartzea. Aurten, nazioartekotzea oso garrantzitsua izan da, eta horren erakusle da Suitza, Alemania eta Austria herrialde gonbidatuak. Horrekin batera, joan den astean Atelier for Young Festival Managers programan mundu osoko jaialdi antolatzaile gazteek parte hartu zuten.
Parte hartzea eta ikuskizunak
dFERIAko programazioan parte hartu duten ikuskizunek 10.482 ikusle izan dituzte, batez ere dantza eta antzerkiaren alorrean, eta nabarmentzekoa daobren %70 estreinaldiak izan direla. 33 konpainiek ekarritako ikuskizunetako 21ek sarrerak agortu dituzte. Aurten, euskarazko ikuskizunak ere egon dira, hala nola, RedNUDES (Pikor Teatro), Sustrai (Zirkuss) eta Ots (Haatik Dantza).
Jarduera profesionalak
dFeriak sektoreko profesionalentzako hainbat jarduera antolatu ditu ere, eta horietan 7.200 lagun baino gehiago izan dira. Horien artean, Miradas cruzadas izeneko topaketa nabarmendu da, bertan, hamabost emakume profesionalek arte eszenikoen erronkak eta krisi garaian sorkuntzaren rola aztertu zituzten. Horrez gain, Foro de Negocios ekimenean 500 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten, eta bertan, nazioarteko eta tokiko programatzaileek negozioak egin zituzten. Aurkezpenak ere izan dira, Alemaniako arte eszenikoen kudeaketa, IBERESCENA eta REDELAEren laguntzak eta Los Angeleseko National Latinx Theater-en ekimena azaldu zituzten.
Nazioartekotzea eta 2026ko edizioa
Aurten dFeriak nazioarteko profesionalen parte hartzea ere handitu du, nazioarteko 152 profesional akreditatu izan baititu (2024an 71 izan ziren), horregatik, hainbat ikuskizunek ingelesezko azpitituluak edo audio gidak izan dituzte, nazioarteko ikusleentzako irisgarritasuna bermatuz.
Bestalde, 2026ko dFeria martxoaren 15etik 19ra aurrera eramango dute.