Donostiako saihesbidean auto ilarak sortu dira istripu bategatik

Bi ibilgailuk istripua izan dute Donostiako saihesbidean, Bilborako noranzkoan, eta auto ilarak sortzen ari dira. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizean itxi egin behar izan dute saihesbidea istripuaren ondoren, eta bost kilometroko auto ilarak sortu dira. Dagoeneko errei bat ireki dute, baina oraindik auto ilarak daude bertan.
Ibilgailuen arteko talka 07:15ean izan da, Loiolako Erriberako irteeratik gertu. Pertsona bat zauritu da, aipatu iturrien arabera.