Frankofoniaren hilabetea ospatzeko jarduerak antolatu dituzte Ernest Lluchen

Martxoa Frankofoniaren hilabetea da, eta, horren harira, bi jarduera antolatu ditu Donostia Kulturak Amara Berriko Ernest Lluch Kultur Etxean, Alliance Française erakundearen laguntzarekin. Ostegunean (hilak 27) eta ostiralean (hilak 28) izango dira jarduerak.
Ostegunean, 19:00etan, Duo en scène ikuskizuna eskainiko du Lire Délivre komediante bikoteak: frantsesezko testuen irakurketa antzeztua eskainiko dute. Lire Délivre jendea literaturarekin eta Europako egileekin eta haien testuekin harremanetan jartzea bilatzen duen elkartea da. Bestalde, ostiralean, 17:30ean, Chien Pourri. La vie à Paris! haurrentzako animazio filma proiektatuko dute, Larrun eskolaren laguntzarekin.