Nahia Zudairek bi domina eskuratu ditu Bartzelonako World Series txapelketan
Nahia Zudaire —ezkerretik lehendabizikoa— zilarrezko dominarekin.BAT Basque Team Pasa den ostegunetik atzora bitarte jokatu zen igeriketa paralinpiarreko World Series txapelketa, Bartzelonan. Nahia Zudaire eta Iñigo Llopis donostiarrek parte hartu zuten, eta Zubietakoak zilarrezko bi domina eskuratu zituen. Lehena bular erako 100 metrokoan, eta bigarrena estilo libreko 400 metroko proban. Llopisek, berriz, ez zuen dominarik lortu.


