Treba Gurasoak egitasmoa aurrera eramango dute, laugarrenez
Doako bi hitzaldi eta lau tailer aurrera eramango dituzte martxotik azarora bitartean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak udalekin lankidetzan, Treba Gurasoak egitasmoa antolatu du laugarrenez. Programak haurren eta nerabeen bizi kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu, gurasoak hezkuntza gaitasunetan trebatuz. Doako prestakuntza jarduera honen barruan, iaz, sei hitzaldi eta bi tailer antolatu zituzten Donostian eta 275 gurasok parte hartu zuten. Aurten, berriz, bi hitzaldi eta lau tailer programatu dituzte martxoa eta azaroa bitartean. Guraso elkarteen, ikastetxeen eta hiriko beste hezkuntza eragileen eskaera kontuan hartuta, osasun mentala, komunikazioa familian, pornografia edota elikadura jarrera osasuntsuak jorratuko dituzten.
Hitzaldiak sentsibilizaziorako eta hausnarketarako tresna dira. Ordu eta erdiko saioan, seme-alabekin nola jardun ikasteko gako txikiak emango dituzte.
- Martxoak 27. Elikadura jarrera osasuntsuak, Mireia Centeno. Etorkizuna Eraikiz gunean, 17:30ean.
- Urriak 22. Nola hitz egin heriotzaz gure haur eta nerabeekin, Miren Ros. Lekua zehazteke, 17:30ean.
Tailerretan, aldiz, konpetentzia lantzeko oinarrizko ezagutzak emango dituzte. Lau orduko iraupena dute, bina orduko bi saiotan banatuta. Hala, teoria eta praktika uztartuta, arazoak konpontzeko moduak eta prestakuntza landuko dituzte.
- Apirilak 29 eta maiatzak 6. Komunikazioa familian, Leyre Cano. Amara Haurtxokoa, 17:30ean.
- Apirilak 30 eta maiatzak 14. Osasun mentala eta nerabeak, Izaskun Lopez de Torre. Kontadores, 17:30ean.
- Azaroak 5 eta 12. Anai-arreben arteko gatazkak nola kudeatu?, Mireia Centeno. Amara Haurtxoakoa. 17:30ean.
- Zehazteke. Pornografia gaur egungo sexu heziketa ote?, Edurne Mendizabal. Zehazteke, 17:30ean.
Hitzaldiak euskaraz egingo dituzte, baita tailerren erdia ere; eta itzulpen zerbitzua egongo da guztietan. Saioak doakoak dira. Tailerretan parte hartzeko izena eman behar da, data gerturatu ahala zabalduko dute horretarako epea.