Hiriko bost haur parkeren segurtasun zoladurak berrituko dituzte

Donostiako Udalak hiriko bost haur parkeren segurtasun zoladurak berritzeko proiektua onartu du. 141.112 euroko aurrekontua zehaztu dute eta lanak egiteko hamasei arteko epea. Hauek dira berrituko dituzten haur parkeak: Sagastieder, Elizasu, Casanao, Juan Karlos Gerra eta Araba parkea (txikien eremua).
Bestalde, udalak hiriko hainbat haur parke estaliko ditu datozen hilabeteetan. Harria parkekoari dagoeneko jarri diote, eta beste hainbatetan ere jarriko dute. Hala nola, Sagastieder, Oroimenaren Lorategia, Araba, Olaeta, Zuberoa, Reno plazatxoa eta Santiago.