Loiolako Erriberako Gizarte Zerbitzuen zentroa handituko dute

Donostiako Udalak Loiolako Erriberako Gizarte Zerbitzuen zentroa handitzeko proiektua onartu du. 130.520 euroko aurrekontua zehaztu dute, eta lanak egiteko bi hilabeteko epea. 2016ko apirilean ireki zuten zentroa.
Lokalak 345 metro koadroko barne azalera du, eta horietatik 32 metro koadro erabiliko dituzte zentroa handitzeko. Gaur egungo lokalaren artxiboa eta bilera gela txikitzea da helburua, bi bulego eta artxibo txikiago bat jartzeko. Aldiz, lokal berrira lekualdatuko dute bilera gela. 17 metro koadroko gela bat eta 9 metro koadroko beste bat jarriko dituzte.