Surfrider fundazioak zabor bilketa egingo du larunbatean Kontxan

Surfrider fundazioak zenbait jarduera aurrera eramango ditu Kontxako hondartzan ostegunetik larunbatera bitartean, klima aldaketaren eraginaz eta itsas zaborraren arazoaz kontzientzia hartu eta ozeanoak babesteko garrantziaz ohartarazteko.
Hareatzean jarriko dute karpa eta bertan doako jolasak eta jarduerak egingo dituzte. Ostegunean eta ostiralean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara egongo dira bertan. Goizean, ikastetxeei bideratuko dute ekitaldia, arratsaldean, berriz, familiei. Larunbatean, aldiz, herritar guztiei zabalik dagoen zabor bilketa egingo dute hondartzan, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Amaitzean, jasotakoaren kontaketa egingo dute.
Izena emateko eta informazio gehiagorako, hemen.