6.000 korrikalarik baino gehiagok hartuko dute parte Donostiako maratoi erdian

Donostiako maratoi erdia egingo dute apirilaren 6an, eta 6.000 korrikalarik baino gehiagok hartuko dute parte. Beste urte batez, Bulebarra herri lasterketa honen irteera eta helmuga puntua izango da, bai maratoi erdian (21,97km), eta baita 10 km-tako lasterketan ere. 10:00etan hasiko da lasterketa.
Lasterketan, parte hartzaileen %45,8 emakumezkoak izango dira, eta %54, 2 gizonezkoak. 21 kilometroko ibilbidean, parte hartzaileen %37,3 emakumezkoak izango dira, eta %62,7 gizonezkoak. Aldiz, 10 kilometrokoan, %64,7 emakumezkoak izango dira, eta %35,3 gizonezkoak.
Parte hartzaileen gehiengoa EAEtik kanpoko korrikalariak izango dira (%58,60), eta guztira, 44 herrialdetako korrikalariak izango dira Donostiako maratoi erdian.