Informazio panel berriak jartzen ari dira Urgullen

Donostiako Udala 65 informazio panel berri ari da jartzen Urgullen, eta lan horiek Aste Santurako amaitzea aurreikusten dute.
Panel berrien fabrikazioak eta instalazioak 103.334 euroko kostua du. 31 informazio panel jarriko dituzte, tamaina desberdinetakoak, historiaren, aberastasun botanikoaren, faunaren, paisaiaren eta mendiko eremu ezberdinen berri emango dutenak. Horrez gain, 34 norabide adierazle berri ipiniko dituzte.
Carlos Garcia Hiri Mantentze zinegotziak eskatu du panel berri hauek errespetatzeko eta ez margotzeko.