Plaza Berrira itzuliko dira txistulariak

Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak igandero eskaintzen dituen kontzertuak Plaza Berrira itzuliko dira igandean, hilaren 30ean. Kaleko neguaren hotz eta euritik babesteko asmoz, txistulariak Santa Maria Basilikan aritu dira azken hiruhilekoan eta, orain, udaberriko eguraldiak lagunduta iganderoko kontzertu martxari jarraipena emango diote Plaza Berrian, igandero, 12:15ean hasita.
Euskal txistularien tradiziozko doinuekin osaturiko kontzertuak eskainiko dituzte; dantza, kantu, biribilketa, obra… hiru zuloko euskal txirulak jo ditzaken tankera guztietako musikak entzuteko aukera.