Nøgen taldeak urtebetetze festa berezia egingo du Kursaalean

Donostiako Nøgen boskote donostiarrak hamar urte beteko ditu 2026an. Hori ospatzeko kontzertu berezia emango dute datorren urteko urtarrilaren 3an, Kursaaleko auditorioan. Sarrerak apirilaren 1ean jarriko dituzte salgai 11:30ean, helbide honetan.
Åben Cirkel hirugarren diskoa etxean bat irudikatu dute agertokian, eta hori defendatuz aritu dira Euskal Herriko eta atzerriko hainbat plazetan eta aretoetan. Orain alde egiteko garaia da, guztia batu eta etxea atzean uztekoa. Horrela irudikatu dute kontzertua iragartzeko egin duten bideoan, Antton Telleria eta Mikel Oiartzabal lagun dituztela.
Nøgen taldea 2016. urtean hasi zen taldea abestiak egiten, hiru disko luze (Liv til døden, Under Alt eta Åben Cirkel) eta lan labur bat (Lys) plazaratu dituzte urte hauetan guztietan. Era berean, hainbat herrialdetan eta plazetan jotzeko aukera izan dute; Japonian, Finlandian eta Kuban. Espainian ere aritu dira, aretoetan eta jaialdi handi zein txikietan.