Zer plan astebururako?

Astebururako plan bila bazabiltza, aukerarik ez zaizu faltatuko Donostian. Gure agendan ekitaldi aukeraketa zabala aurkituko duzu, eta, jarraian, egun bakoitzeko proposamen bat egingo dizugu.
Ostiralean (hilak 28), Larru Beltzak, Sasikume Revenge, Euskal Bastards eta Zirt Zart punk taldeek joko dute Mogambo aretoan. Sarrerak han bertan daude salgai, 9 euroan.
Larunbatean (hilak 29), Ametzagaña Udaberri Fest udaberriari ongietorria emateko jaia antolatu dute Egiako kale horretako taberna eta eragile ugarik, egun osoko egitarauarekin. 12:00etan hasiko dira trikipoteoarekin, kale horretako tabernetan bazkalduko dute 14:30ean (erreserbak egin behar dira), kafea hartuko dute Cactus tabernan 17:00etan eta MJ Magnoliaren musika emanaldia antolatu dute Bukowskin 19:00etan.
Azkenik, igandean (hilak 30), VII. Gazteen Gipuzkoar Aurresku Txapelketa egingo dute Lugaritz Kultur Etxean. Sarrera doakoa izango da.
Bonus track: hurrengo astean, asteazkenean (apirilak 2), Tentazioa konpainiako Mireia Gabilondok eta Telmo Irureta aktoreak Interview: urez eta hondarrez ikuskizuna eskainiko dute Viktoria Eugenia antzokian. Sarrerak 10 euroan daude salgai, Donostia Kulturaren webgunean.