Aire zabaleko kirol ekipamendu berri batzuk jarriko dituzte Altzan

Donostia Kirola udal erakundeak iragarri du Altzako aire zabaleko kirol ekipamendu bat berrituko duela eta bi berri sortuko dituela auzo horretan bertan.
Alde batetik, datorren astean, Larratxoko skate parkaren eraberritzen hasiko dira. 47.300 euroko inbertsioa egingo dute, eta bi hilabeteko epean bukatuko dituzte lanak. “Hiriko skate parkeen mapa eguneratzeko egingo dugun lehenengo jardueretako bat da”, adierazi du Iñaki Gabarain Kiroletako eta Bizitza Osasungarriko zinegotziak.
Bestetik, Buenavistako Batelari plazan kirol espazio berri bat jarriko dute, “inguruko bizilagunek proposatu zutena, aurrekontu parte hartzaileen prozesuaren barruan. Oraingo honetan, balio askoko espazio bat sortu dugu, mahai teniseko mahaiekin, xake taulekin, kalistenia parke txiki batekin eta saskibaloiko saski batekin”, Gabarainek azaldu duenez. 40.673 euroko inbertsioa egingo dute horretarako. Azkenik, Jolastokietan, mahai teniseko mahai bat jarriko dute, hori ere, zinegotziaren arabera, “inguruko bizilagunek eskatuta”.