Lucas Egibar Suitzako Munduko Txapelketako finalean da

Lehenengo jaitsieran lortu du finalera sailkatzea. Lucas Egibar donostiarra Suitzako St. Moritzen jokatzen ari diren Munduko Txapelketako snowboardcross finalean izango da. Hamazazpigarren denborarik onena egin zuen atzoko lehen txandan (1:02.80), eta ez zuen bigarren txanda lehiatu behar izan.
Helburua beteta, Egibarren adierazi du denboraldi zaila izaten ari dela berarentzat. Akilesen tendoian haustura izan zuen iaz, eta kostatu zaio erabat osatzea. Horrela ere, lehiakorra dela erakutsi zuen atzo, eta konfiantzarekin dago finalari begira.
Gaur munduko snowboarder onenen kontra ariko da berriz ere, baina lauko txandan. Emaitza on bat lortu nahi du, 2017an Sierra Nevadan (Espainia) eta 2019an Solituden (AEB) gertatu moduan.