Dozenaka lagunek parte hartu dute XXIII. Kriskitin lasterketan

ONCEk antolatutako XXIII. Kriskitin lasterketa aurrera eraman zuten asteburuan Zurriola pasealekuan. Ateak irekitzen, braille 200 urte lelopean, dozenaka hiritar eta erakundetako bozeramaile pertsona itsuen eta gor-itsuen azalean jarri ziren, antifaz batekin begiak estali eta beste pertsona batek gidatuta Kursaaleko kuboen inguruko ibilbidea osatuta. Aurten ere kriskitin sinbolikoa zintzilik daraman lekuko baten bidez bete dute ibilbide
Herritarrez gain, hainbat agintari politikok ere parte hartu dute, hala nola, Mariaje Idoeta, Ana Lopez Loyarte eta Iñigo Garcia zinegotziek, ONCE Euskadiren ordezkari Usue Vallejoren gidaritzapean bidea egin zuen Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Lurralde antolaketa diputatu Azahara Domingueze, Eraitz Saez de Egilaz legebiltzarkideak, Estitxu Elduaien batzarkideak, Eusko Jaurlaritzako Lide Amilibiak edota Gipuzkoako Foru Aldundiko Haurren Babeseko, Gizarte Inklusioko eta Emakumeen Aurkako Indarkeria Matxistaren Arretako zuzendari nagusia Belen Larrion, beste agintari batzuen artean.
Lasterketa amaituta, ohi moduan, aurtengo Urrezko Kriskitina eman zion ONCEk Katealegaia lan sozietateak, online bozketan aukeratua.